XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INOZENTZIO GAZTELUMENDI Gizon xume, atsegina eta inori laguntzeko beti prest, Inozentzio Gaztelumendi izan zen Santa Cecilia Abesbatzaren fundatzailea eta bere zuzendaria 1928tik 1955ra.

Nahiko gaztezaro gogorra izan bazuen ere, gazte-gaztetatik izan zuen abesbatza sortzeko irrika.

Bere lagun kantarien interes eta erabakiaren eraginak bultzaturik, Santa Cecilia abesbatza sortzean mamitu zen bere ametsa eta hauxe izan zen bere bihotzeko kreazioa eta lan pertsonalaren fruitua.

Hain apala zelarik guk ez dugu gauza haundirik egiteko asmorik esan ohi zuen sarritan.

Baina bere kemenaren indarrez, abesbatzaren aktuazioak ugaltzen joan ziren, nahiz eta bere lehen helburua elizetan kantatzea izan.

Gaztelumendiren lan isila bezain baliotsuak geroz eta estimazio haundiagoa zuen eta 1948an omenaldi bikain bat eskaini zitzaion (eta 1939ko urriaren lehenengoan beste bat dedikatu zitzaion Urnietan, entitatearen Ohorezko Batuta berari emanez).

Urtarrilaren 25ean egin zitzaion omenaldia.

Beste batzuren artean, han bildu ziren Koruko Gure Amaren Schola Cantorum, Artzai Onaren katedralekoa, Easo Korua, Lourdesko Gure Amaren tipleen Eskolania etab.